40 bazkide klimaren alde
Ekin diezaiogun orain Pirinioetako lurraldeei klima-aldaketaren aurrean laguntzeko, klima-aldaketa arintzeko neurrien egokitzapena eta aplikazioa sustatuz.
8 urte: 2024 - 2031
- Sektore sozioekonomikoetako profesionalak prestatzea
- Bitartekarien eta irakasleen ezagutzak eguneratzea eta prestakuntza-material digitalak sortzea.
- "Pyrenees4Clima" ekintzak hastea bigarren hezkuntzako ikastetxeetan.
- Jendea oro har mugiaraztea eta sentsibilizatzea, bai zonaldeko biztaleak bai mendiguneko bisitariak.
- 120 eguneko prestakuntza Pirinioetako klima-aldaketari buruz, basogintza, nekazaritza, pastoral eta turismo sektoreetako eragile sozioprofesionalentzat.
- “Klima-aldaketari eta Pirinioei” buruzko urrutiko ikastaroa, PIRIMOOCen eskaintzaren esparruan, Pirinioetako bitartekarien eta hezitzaileen ezagutzak eguneratzeko.
- “Pyrenees4Clima” ekintzako 60 proiektu/ekintza egitea bigarren hezkuntzako ikastetxeetan.
- Artearen eta zientziaren arteko klima-aldaketari buruzko erakusketa/ikuskizuna, publiko orokorrari zuzendua, klima-aldaketara egokitzeari eta aldaketa hori Pirinioetan arintzeari buruz eztabaidatzeko.
- PHENOCLIM herritarren zientzia programaren jarraipena Pirinioetan.
Gainera, Pirinio Bizirik Hezkuntza sarea zeharkako ekintza batez arduratzen da LIFE proiektu osoan zehar: proiektuko bazkideek abian jarritako herritarren prestakuntzarako eta mobilizaziorako ekimen guztien koordinazioa.
2023ko ekainean, PYRENEES4CLIMA “Pirinioetako klimarekiko erresilientea den mendiko mugaz gaindiko komunitate baterantz” proiektuaren eskaera Europar Batasunak onartu zuen LIFE programaren esparruan. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak zuzendutako proiektuak Espainia, Frantzia eta Andorrako 40 bazkide onuradun ditu, horien artean Pirinio Bizirik Hezkuntza Sarea, eta 2023ko urria eta 2031ko apirila bitartean garatuko da.
Proiektuak 19.829.877,72 euroko aurrekontua du, eta horietatik 11.897.926,60 euro (aurrekontu osoaren % 60) Europar Batasunak diruz laguntzen ditu. LIFE-SIP PYRENEES4CLIMA proiektuaren helburua da Pirinioetan klima-aldaketarekiko erresilientea den mugaz gaindiko mendialdea indartzea, estrategia hauen bidez:
- Pirinioek klima-aldaketarekiko duten erresilientzia hobetzea, funtsezko elementua baita ekosistema-zerbitzuei lotutako edo haien mendeko lurraldeen erresilientzia ere hobetzeko.
- Identifikatutako sistemetan mendi-eremuek klima-aldaketarekiko duten erresilientzia frogatzen duten ekintzak katalizatzea.
- Europako politiken ezarpena, Espainiako, Frantziako eta Andorrako estatuen klima-politikak eta Pirinioetako eskualdeko klima-estrategiak indartzea, lurralde-lankidetzaren bidez.
NOS RESULTATS
L'Oracle Scientifique Changement Climatique et Pyrénées c'est :
- 56 cartes illustrées et 56 cartes textuelles traitant chacune d'un impact du changement climatique dans les Pyrénées
- 4 thématiques : Climats du passé, Facteurs climatiques, Espèces et écosystèmes, Santé humaine et impacts psychologiques et Filières socio-économiques
- 47 scientifiques français et espagnols qui parlent factuellement du changement climatique dans les Pyrénées
Chaque jour, les médias nous rappellent la réalité du dérèglement climatique : températures records, sécheresses, inondations, perte de biodiversité.
Face à ces constats, le projet PYRÉNÉES4CLIMA invite les jeunes à passer de l’observation à l’action.
Dans les Pyrénées, ce programme éducatif vise à semer les graines du changement à travers la connaissance, la coopération et la mise en action concrète.
- 9 projets "Comprendre et agir face au changement climatique"
- 51 interventions assurées par 8 structures différentes
- 254 élèves participants de Perpignan à Bayonne







